Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

                   Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Zortzi bertsolari, zapaturako prest

2014/12/17
Gaur goizean aurkeztu da Bilbao Arenan zapatuan jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala; prest daude zortzi finalistak final handirako.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala zapatuan jokatuko da, abenduaren 20an, Bilbao Arenan. 17:30ean hasiko da.

Gaur egin da finalaren aurkezpena Bilbao Arenan bertan, zortzi protagonistak bertan direla:

 

Prentsaurrekoan egon da Kristina Mardaras txapela ipiniko duena ere. Mardarasen berbetan, "ohore bat" da txapela ipintzea, eta "emozionatuta" dagoela adierazi du.

Finalistek, horrela ikusten dute euren burua finalari begira:

  • Etxahun Lekue: "Saio on bat egiteko gogoz nago, gorputzaldi onagaz nator"
  • Onintza Enbeita: "Orain dela urte bi baino ilusio handiagoz nator"
  • Iratxe Ibarra: "Gorputzaldi onagaz nator; finalaurrekoan erraz etortzen ziren ideiak, eta finalean horrela etortzeko ahalegina egingo dugu"
  • Fredi Paia: "Kantuak dioen bezala, "Kolpe kolpe kolpeka josi ta josi"; hori da zapatuan egiten ahaleginduko naizena"
  • Arkaitz Estiballes: "Nire helburuetako bat buruz burukora pasatzea da"
  • Jone Uria: "Gogoz etorri naiz, finaletan beti lasaiago sentitu naiz finalaurrekoetan baino eta hori lortzen ahaleginduko gara"
  • Oihana Bartra: "Gogoz eta pozez nago; urte askotan egon naiz finalaren ateetan eta finalean egoteaz pozez nago; hori transmititu gura dut"
  • Xabat Galletebeita: "Gogotsu eta pozik noa finalera; niretzako sari bat da hemen egotea eta saiatuko naiz ondo pasatzen eta pasarazten"

 

Zapatuko finalerako sarrerak erosteko bide desberdinak daude:

  • www.bertsosarrerak.eu orria bariku eguerdira arte
  • Txappelketa mugikorretarako aplikazioa bariku eguerdira arte
  • Zapatuan bertan, txarteldegian, 14:00etatik aurrera

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email