Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

                   Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Zeanurin jokatuko da azken kanporaketa

2014/11/04
Zeanuriko frontoian erabakiko da zein bertsolarik kantatuko duen #Josi-Txapelketako finalaurrekoetan; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu orrialdean, eta egunean bertan ere salduko dira txarteldegian.

Azaroaren 9an, domeka, jokatuko da #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bosgarren eta azken kanporaketa Zeanurin. Ibarreta fontoian izango da saioa, 17:30ean.

Zeanuriko kanporaketa amaitzean jakingo da zeintzuk izango diren Txapelketako hiru finalaurrekoetan sailkatuko diren bertsolariak.

Zeanuriko kanporaketa jokatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

 

Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta besteak, puntuazioen arabera edukiko dute horretarako aukera.

Kantatuko duten bertsolarietatik, Igor Menika Arratiako txapeldun eta Imanol Uria Uribe Kostako txapeldun izateagatik zuzenean sailkatu ziren Bizkaiko Txapelketara. Beste laurek puntuazioz lortu zuten horretarako aukera.

Gai emaile beharretan Zuriñe Iarritu Azpitarte ariko da Zeanurin. Epaimahaia Ander Txakartegi Basterretxeak, Andoni Larrea Garai, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxeak, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osatuko dute; idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email