Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xabier Enbeitak irabazi du Busturialdeko bigarren kanporaketa

2014/05/03
Saio horregaz erabakita geratu dira zeintzuk izango diren maiatzaren 10ean Gernika-Lumoko finalean kantatuko duten bertsolariak.

Busturialdeko Txapelketako finalistak be erabakita geratu dira kanporaketa biak jokatu ostean.

Bigarren kanporaketa Errigoitin jokatu da. 70 lagun elkartu dira afaltzen, eta giro itzela piztu da. Bertsolarietatik hiruk, gainera, Txapelketan lehenengo bider kantatu dute kanporaketa honetan: Asier Galarzak, Eneko Aldanak eta Koldo Muñizek.

Ariketa guztiak osatu ostean, Xabier Enbeitak irabazi du kanporaketa, 156 puntugaz. Bigarren, Julen Erezuma geratu da 146gaz. Horrela geratu dira bigarren saioko puntuazioak:

Xabier Enbeita Ibarra 156
Julen Erezuma Arzanegi 146
Asier Galarza Garai 138,5
Jon Arano Uriarte 134
Eneko Aldana Carrasco 134
Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria 130

Eta kanporaketa bietako emaitzak eskuetan, maiatzaren 10ean Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan jokatuko den finalisten nizenak be erabakita geratu dira. Hurrengoak izango dira:

Ander Elortegi Garatea
Jon Rementeria Larruzea
Xabier Enbeita Ibarra
Julen Erezuma Arzanegi
Koldo Gezuraga Seijido
Julen Ibarguengoitia Ordorika