Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

                   Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Urduliz, prest

2014/11/30
Bigarren finalaurrekoa jokatuko da gaur Urdulizko Iparralde frontoian, 17:30etik aurrera; gaur jakingo da Bizkaiko Txapelketako bigarren finalista nor izango den.

Gaur jokatuko da Urdulizen #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa. Sei bertsolari igoko dira Iparralde frontoiko oholtzara:

  • Beñat Ugartetxea
  • Etxahun Lekue
  • Gorka Ostolaza
  • Julen Erezuma
  • Onintza Enbeita
  • Xabat Galletebeitia
Gaurko irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 20an Miribillan jokatuko den finalera. Besteak hurrengo saioko puntuazioaren zain geratuko dira.

Gaurko saioa 17:30ean hasiko da. Txarteldegiko ateak 16:00etan zabalduko dira.

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email