Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

                   Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Txapelketako bigarren izen-ematea, zabalik

2014/05/27
Inoiz Bizkaiko Txapelketako finalista izan direnak zuzenean udagoieneko txapelketan parte hartzeko aukera daukate; horientzako izen emate epea ekainaren 3ra arte egongo da zabalik.

Maiatzaren 31n amaituko dira Bizkaiko Eskualdeetako Txapelketak.

Aurreko txapelketetan legez, eskualde bakoitzeko txapeldunak zuzenean sailkatuko dira udagoieneko Bizkaiko txapelketara; gainontzekoak, ostera, puntuazioaren arabera edukiko dute parte hartzeko aukera.

Bestalde, orain arte Bizkaiko Txapelketako finalista izan zirenek zuzenean daukate parte hartzeko aukera. Horientzako zabaldu da orain bigarren izen emate epea. Ekainaren 3ra arte edukiko dute horretarako aukera, eta bizkaia@bertsozale.com helbidera idatzita egin beharko dute.

2012ko Bizkaiko Txapelketako finalista izan zirenak finalaurreetara pasatuko dira zuzenean, eta inoz finalista izandakoek kanporaketetan sartzeko aukera edukiko dute.

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email