Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

                   Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Oihana Bartra Hego Uribeko txapeldun

2014/05/03
390 puntu lortu ditu Oihana Bartrak; Joseba Barandiaranegaz jokatu du buruz burukoa.

50 lagun inguru elkartu dira Hego Uribeko Bertsolari Txapelketako finalean. Oihana Bartrak jantzi du txapela, Joseba Barandiaranegaz buruz burukoa jokatu ostean. Santutxuko bertso eskolako Elda Ugarte Motak jantzi dio txapela.

Horrela geratu dira puntuazioak:

Oihana Bartra Arenas 390
Joseba Barandiaran Andueza 359,5 (246,5 buruz buruko barik)
Txaber Ormazabal VIllanueva 233,5
Peio Ormazabal Villanueva 230
Arkaitz Zipitria Mendizabal 215
Axier Goñi Arzuaga 211

Horrela, Oihana Bartak zuzeneko txartela lortu du udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako.

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email