Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

                   Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Mallabian jokatuko da domekan laugarren kanporaketa

2014/10/28
Frontoian izango da #Josi-Txapelketako laugarren kanporaketa, eta sei bertsolarik parte hartuko dute bertan; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu orrialdean, eta egunean bertan ere salduko dira txarteldegian.

Azaroaren 2an, domeka, jokatuko da #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa Mallabian. Mallabia I Kirol Etxean izango da saioa, frontoian, 17:30ean.

Laugarren kanporaketa jokatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira (biografiak izenen gainean klik eginda):

Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta besteak, puntuazioen arabera edukiko dute horretarako aukera.

Kantatuko duten bertsolarietatik denak sailkatu ziren udaberriko eskualdeetako txapelketetatik. Malen Amenabar Uribe Butroeko txapeldun eta Nerea Ibarzabal Lea-Artibaiko txapeldun izateagatik zuzenean sailkatu dira Bizkaiko Txapelketara, eta beste laurak, puntuazioz sailkatu dira.

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email