Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

                   Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Malen Amenabar irabazle Uribe Butroeko bigarren kanporaketan

2014/05/03
Peru Vidal izan da bigarrena; kanporaketa horregaz, erabakita geratu da zein izango den finaleko seikotea.

Uribe Butroeko Txapelketa  be aurrera doa. Bigarren kanporaketa Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean jokatu da, eta 65 lagun inguru elkartu dira afaldu eta saioaz gozatzera.

Bertsolariek behar puntuagarriak osatu ostean, Malen Amenabar Larrañagak lortu du puntu gehien batzea. Peru Vidal Gurrutxaga izan da bigarrena. Hemen bertsolari guztien puntuazioak:

Malen Amenabar Larrañaga 198,5
Peru Vidal Gurrutxaga 197
Aitor Esteban Etxebarria 175,5
Asier Legarreta Legarreta 170,5
Galder Bilbao Martinez 'Txapi' 140,5
Arrate Gaztelu Agirre (puntuatu barik) 

Bigarren kanporaketa jokatuta, erabakita geratu da zeintzuk bertsolarik osatuko duten Uribe Butroeko Txapelketako finalisten seikotea. Hurrengoak izango dira:

Malen Amenabar Larrañaga
Peru Vidal Gurrutxaga
Beñat Vidal Gurrutxaga
Inazio Vidal Gurrutxaga
Jone Larrinaga Dañobeitia
Aitor Esteban Etxebarria

Finala maiatzaren 11n jokatuko da Zamudioko parke teknologikoko barku eraikinean.

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email