Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

                   Twitter ikonoa fb

Bizkaia

#Josi Txapelketaren aurkezpen ekitaldia egingo da gaur Bilbon

2014/10/08
20:00etan hasiko da ekitaldia Bilboko Kafe Antzokian; bertsozaleak eta Txapelketako protagonistak elkartuko dira bertan.

Domekan hasiko da #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Galdakaon. Eta Txapelketari ondo etorria emateko, aurkezpen ekitaldia egingo da gaur iluntzean Bilboko Kafe Antzokian, 20:00etan.

Txapelketan parte hartuko duten protagonistak, lanean ibiliko diren antolakuntza taldekoak, epaileak, gai-jartzaileak, eta zelan ez, bertsozaleak elkartuko dira iluntzean jai giroan.

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email