Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

                   Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Joseba Artzak irabazi du Lea-Artibaiko bigarren kanporaketa

2014/05/10
70 lagun inguru elkartu dira Aulestiko aretoan lau bertsolariak entzutera; Azken kanporaketa jokatuta, erabakita geratu da zeintzuk kantatuko duten Ziortza-Bolibarreko finalean.

Joseba Artza Etxebarriko bertsolariak irabazi du Lea-Artibaiko Txapelketako bigarren kanporaketa. Aulestin jokatu da, udaletxeko goiko aretoan, eta 70 bertsozale inguru elkartu dira saioan.

Ariketa puntuagarri guztiak egin ostean, hurrengoak izan dira bertsolariek lortu dituzten puntuazioak:

Joseba Artza Zubillara 210,5 puntu
Nerea Ibarzabal Salegi 205,5 puntu
Xabat Galletebeitia Abaroa 192 puntu
Lander Ibarluzea Bikandi 'Aitxulua' 185,5 puntu

Gai emaile beharretan Jone Antsotegi aulestiarra ibili da; epaimahaian, ostera, Ander Txakartegi Basterretxea, Xemein Larrinaga Iturriarte eta Lander San Martin Lejardi; idazkari beharrak Itziar Basterretxea Olarreagak egin ditu.

Bigarren kanporaketa jokatuta, erabakita geratu da zeintzuk izango diren finalean kantatuko duten sei bertsolariak. Hurrengoak izango dira:

Joseba Artza Zubillaga
Nerea Ibarzabal Salegi
Gorka Ostolaza Ikaran
Eneko Arrate Sololuze
Xabat Galletebeitia Abaroa
Lander Ibarluzea Bikandi 'Aitxulua'

Lea-Artibaiko Bertsolari Txapelketako finalerako zita Ziortza-Bolibarko frontoian dago jarrita, maiatzaren 17an, 17:30ean.

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email