Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

                   Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Eneko Abasolo 'Abarkas' irabazle Mungian

2014/10/25
Finalaurrekoetarako txartela lortu du Iurretakoak; Bertsozale mordoa batu da Mungiako Olalde aretoan, #Josi Bizkaiko Bertsozale Elkarteko hirugarren kanporaketan.

200 lagun inguru elkartu dira Mungiako Olalde aretoan #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren kanporaketan. Bertsolariak, hurrengoak:

  • Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’
  • Gorka Lazkano Arrizubieta
  • Jon Rementeria Larruzea
  • Joseba Artza Zubillaga
  • Julen Ibarguengoitia Ordorika
  • Peio Ormazabal Villanueva

 

Ariketa guztiak egin ostean, Eneko Abasolo Txabarri Abarkasek lortu du puntu gehien batzea, 377 puntu. Horrela, finalaurrekoetarako txartela lortu du iurretarrak, eta azaroaren 22an Etxebarrian kantatuko du. Gaurko saioko beste bertsolariak puntuazioen zain geratuko dira. Puntuazioak:

  • Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas' 377
  • Joseba Artza Zubillaga 372,5
  • Gorka Lazkano Arrizubieta 342
  • Jon Rementeria Larruzea 337,5
  • Julen Ibarguengoitia Ordorika 336,5
  • Peio Ormazabal Villanueva 330,5

Sariak banatzen Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Asier Ibaibarriaga Apoita, eta Mungiako alkatea, Izaskun Uriagereka Legarreta egon dira.

Gai emale beharretan Begoñe Olabarria Astobiza ibili da. Epaimahaia Ander Txakartegi Basterretxeak, Andoni Larrea Garai, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxeak, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osatu dute; idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email