Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

                   Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Malen Amenabar Larrañaga Uribe Butroeko txapeldun

2014/05/11
Inazio Vidal Gurrutxagagaz jokatu du buruz buruzkoa; 100 lagun baino gehiago batu dira Zamudioko parke teknologikoko barku erainikean.

Uribe Butroek txapeldun berria dauka: Malen Amenabar Larrañaga. 100 lagun baino gehiagoren aurrean jokatu da Uribe Butroeko Bertsolari Txapelketa Zamudioko parke teknologikoko barku aretoan.

Buruz burukoa Inazio Vidal Gurrutxagaren kontra jokatu du Malen Amenabarrek. Puntuazioak, horrela lotu dira:

Peru Vidal Gurrutxaga 229,5
Beñat Vidal Gurrutxaga 227,5
Jone Larrinaga Dañobeitia 214
Aitor Esteban Etxebarria 191,5

Malen Amenabar Larrañagak 368 puntu lortu ditu. Horrela, udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu du larrabetzukoak. Buruz burukoa Inazio Vidal Gurrutxagaren kontra jokatu du; 342 puntu lortu ditu honek. Bizkaikorako sailkapenerako baliogarriak, buruz burukoa kontatu barik, 229,5 puntu izango dira.

Txapeldunari Igotz Lopez Torre Zamudioko alkateak jantzi dio txapela. Sariak Gabriel Etxebarria Zamakona Lagatzu euskara elkarteko ordezkariak banatu ditu.

Gaurkoan Iñaki Arbildu aritu da gai emale beharretan; epaimahaian Ander Txakartegi Basterretxea, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Nahikari Ayo Acebo egon dira; idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga.

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email