Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

                   Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Nerea Ibarzabalek jantzi du Lea-Artibaiko txapela

2014/05/17
Gorka Ostolazaren kontra jokatu du buruz burukoa; 110 lagun elkartu dira Ziortza-Bolibarko frontoian Lea-Artibaiko finalean.

Nerea Ibarzabal Salegik irabazi du Lea-Artibaiko Bertsolari Txapelketako finala. 110 lagun inguru elkartu dira Ziortza-Bolibarko frontoian Lea-Artibaiko Txapelketako finalean.

Finalistak, hurrengoak:

Eneko Arrate Sololuze
Gorka Ostolaza Ikaran ‘Potxis’
Joseba Artza Zubillaga ‘Urta’
Lander Ibarluzea Bikandi ‘Aitxulua’
Nerea Ibarzabal Salegi
Xabat Galletebeitia Abaroa

Ariketa guztiak egin ostean, Nerea Ibarzabal Salegik jantzi du txapela. Horrela, udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu du markina-xemeindarrak. Buruz burukoa Gorka Ostolaza Ikaranen kontra jokatu du.

Txapeldunari Jose Felix Zamakona Arangurenek jantzi dio txapela. Urteetan Ziortza-Bolibar eta inguruetako abadea izan da Zamakona. Bertsozale sutsua da bera, zalea, gai-jartzailea eta antolatzailea. Urtero antolatzen du Barinagako elizan punta-puntako saioa. Sariak Jon Ander Barruetabeña Gerrikabeitia Ziortza-Bolibarko Udaleko ordezkariak banatu dizkie bertsolariei.

Gaurkoan gai emale beharretan Rakel Anitua ibili da. Epaimahaia Ander Txakartegi Basterretxeak, Nahikari Ayo Acebok, Jurgi Fuentes Goikoetxeak eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osatu dute; idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

Lea-Artibaiko finala jokatu aurretik kanporaketa bi jokatu dira. Berriatuan jokatu zen lehenengo kanporaketatik Gorka Ostolaza eta Eneko Arrate sailkatu dira finalera; Aulestiko bigarren kanporaketatik, Joseba Artza, Nerea Ibarzabal, Xabat Galletebeitia eta Lander Ibarluzea.

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email