Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xabier Enbeita Ibarrak jantzi du Busturialdeko txapela

2014/05/10
Puntuazio berdina eduki dute Ander Elortegi Garateak eta Xabier Enbeita Ibarrak; giro ederrean, 80 lagun inguru elkartu dira Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan.

Xabier Enbeita Ibarrak irabazi du Busturialdeko Bertsolari Txapelketa. Ander Elortegi Garateagaz jokatu du buruz burukoa, eta epaimahaiak puntuazio bera merezi zutela ebatzi du. Araudiaren arabera, Enbeitak jantzi du txapela azkenean. Horrela, udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu du gernikarrak.

Puntuazioak horrela geratu dira:

Xabier Enbeita Ibarra 367
Ander Elortegi Garatea 367
Jon Rementeria Larruzea 239,5
Julen Ibarguengoitia Ordorika 230,5
Julen Erezuma Arzanegi 218,5
Koldo Gezuraga Seijido 201

Txapeldunari Joseba Uribarri ‘Pakete’-k jantzi dio txapela. Urtero borondaterik onenagaz txapelketan laguntzen duen Errigoitiko txokoko kidea da Uribarri: antolatzaile eta bertsozalea. Bertsolari guztiei sariak banatzen Belendizko txokoko kideak aritu dira Manu Mestraitua eta Jabi Gorroño, urtero laguntasuna eskaintzen dutenak.

Gaurkoan Josu Goikoetxea Gezuraga aritu da gai emaile beharretan. Epaimahaian Ander Txakartegi Basterretxea, Mirari Azula Aurrekoetxea, Jurgi Fuentes Goikoetxea eta Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa egon dira; idazkari beharretan, ostera, Itziar Basterretxea Olarreaga.