Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

                   Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Imanol Uriak irabazi du Uribe Kostako Txapelketako finala

2014/05/24
Arrate Illarogaz jokatu du buruz burukoa; Giro beroa sortu da Algortako Fadura kiroldegiko aretoan Uribe Kostako finalean.

Imanol Uriak jantzi du Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako txapela. 85 lagun inguru elkartu dira Algortako Fadura kiroldegiko aretoan. Finalistak, hurrengoak:

Arrate Illaro Etxebarria
Imanol Uria Albizuri
Itxaso Paia Ruiz
Joanes Igeregi Santa Maria
Josu Landeta Egurrola
Peio Arondo Barandiaran 

Ariketa guztiak egin ostean, Imanol Uriak jantzi du txapela, 365 puntugaz. Udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu du algortarrak. Buruz burukoa Arrate Illaroren kontra jokatu du. Honek 344 puntu lortu ditu; Bizkaiko Txapelketarako sailkapenerako dauzkan puntuak, ostera, 233 dira.

Txapeldunari Trino Azkoitia Azpitartek jantzi dio txapela. Trino Uribe Kosta eskualdean bertsogintzaren berpizkundearen bultzatzailea izan da da. Algortako Bertsolari Eskolako sortzailea izan zen, eta gaur egun, lehendakaria da. Sariak ematen Algortako Bertsolari Eskolako gaztetxoen ordezkariak aritu dira, Naroa eta Unai

Gaurkoan gai emale beharretan Beñat Vidal Gurrutxaga ibili da. Epaimahaia Ander Txakartegi Basterretxeak, Nahikari Ayo Acebok, Jurgi Fuentes Goikoetxeak eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osatu dute; idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email