Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Oihana Bartrak irabazi du #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa

2014/10/19
Finalaurrekoetarako txartela lortu du bilbotarrak; Bertsozale mordoa batu da Gautegiz-Arteagako herriko frontoian.

250 lagun inguru elkartu dira Gautegiz-Arteagako herriko frontoian #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketan. Bertsolariak, hurrengoak:

  • Aitor Arrutia Azkueta
  • Inazio Vidal Gurrutxaga
  • Itxaso Paia Ruiz
  • Josu Landeta Egurrola
  • Lander Ibarluzea Bikandi Aitxulua
  • Oihana Bartra Arenas

 

Ariketa guztiak egin ostean, Oihana Bartra Arenasek lortu du puntu gehien batzea, 344,5 puntu. Horrela, finalaurrekoetarako txartela lortu du bilbotarrak. Besteak puntuazioen zain geratuko dira. Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:

  • Oihana Bartra Arenas 344,5
  • Josu Landeta Egurrola 342
  • Aitor Arrutia Azkueta 341,5
  • Lander Ibarluzea Bikandi 'Aitxulua' 339
  • Inazio Vidal Gurrutxaga 319
  • Itxaso Paia Ruiz 316,5

Sariak banatzen Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako kidea, Moises Enbeita Ealo, eta Gautegiz-Arteagako alkatea, Juan Felix Naberan egon dira.

Gaurkoan gai emale beharretan Bernar Mandaluniz Plaza ibili da. Epaimahaia Ander Txakartegi Basterretxeak, Andoni Larrea Garai, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxeak, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osatu dute; idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.