Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Imanol Uriak irabazi du Zeanuriko kanporaketa

2014/11/09
Gaurko saioan erabakita geratu dira zeintzuk izango diren finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolariak; Giro bikaina egon da Zeanuriko Ibarreta frontoian.

300 lagunetik gora elkartu dira Zeanuriko Ibarreta frontoian #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bosgarren eta azken kanporaketan. Bertsolariak, hurrengoak:

  • Ander Elortegi Garatea
  • Beñat Vidal Gurrutxaga
  • Igor Menika Bengoetxea
  • Imanol Uria Albizuri
  • Joseba Barandiaran Andueza
  • Xabat Galletebeitia Abaroa

 

Ariketa guztiak egin ostean, Imanol Uria Albizurik lortu du puntu gehien batzea, 376,5 puntu. Horrela, finalaurrekoetarako txartela lortu du algortarrak, eta abenduaren 7an Amorebieta-Etxanon kantatuko du. Gaurko saiotik Xabat Galletebeitia eta Ander Elortegi ere pasatuko dira. Horrela lotu dira gaurko puntuazioak:

  • Imanol Uria Albizuri 376,5
  • Xabat Galletebeitia Abaroa 372
  • Ander Elortegi Garatea 359,5
  • Joseba Barandiaran Andueza 342
  • Beñat Vidal Gurrutxaga 340
  • Igor Menika Bengoetxea 325

Sariak banatzen Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako kidea den, Eñaut Intxaurraga Uriarte, eta Zeanuriko zinegotzia, Bitoriano Larrazabal Goikoetxea Zeanuriko zinegotzia egon dira.

Gai emaile beharretan Zuriñe Iarritu Azpitarte ibili da. Epaimahaia Ander Txakartegi Basterretxeak, Andoni Larrea Garaik, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Jurgi Fuentes Goikoetxeak, Leire Etxebarria Gazteluk eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osatu dute; idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

Finalaurrekoetara pasatuko diren bertsolariak, beraz, hurrengoak izango dira:

2012ko finalistak:

  • Arkaitz Estiballes Ormaetxea
  • Etxahun Lekue Etxebarria
  • Fredi Paia Ruiz
  • Iratxe Ibarra Foruria
  • Jone Uria Albizuri
  • Miren Amuriza Plaza
  • Onintza Enbeita Maguregi

Kanporaketetako irabazleak:

  • Beñat Ugartetxea Ostolaza
  • Oihana Bartra Arenas
  • Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas'
  • Gorka Ostolaza Ikaran
  • Imanol Uria Albizuri

Puntuazioz sailkatu direnak:

  • Joseba Artza Zubillaga
  • Xabat Galletebeitia Abaroa
  • Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
  • Ander Elortegi Garatea
  • Julen Erezuma Arzanegi
  • Garikoitz Sarriugarte Onaindia