Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

                   Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Heldu da eguna

2014/12/20
4.000 lagunetik gora, zortzi finalista, eta hamaika emozio batuko dira gaur Bilbao Arenan.

Gaur arratsaldean jokatuko da Bilbao Arenan Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala. Zortzi bertsolari igoko dira oholtzara, eta 4000 bertsozaletik gora elkartuko dira bertsoaren bueltan.

16:00etan zabalduko dira Bilbao Arenako ateak, eta saioa, 17:30ean hasiko da.

Finalistak, hurrengoak:

  • Arkaitz Estiballes Ormaetxea
  • Etxahun Lekue Etxebarria
  • Fredi Paia Ruiz
  • Iratxe Ibarra Foruria
  • Jone Uria Albizuri
  • Oihana Bartra Arenas
  • Onintza Enbeita Maguregi
  • Xabat Galletebeitia Abaroa

Gai emaile beharretan Zuriñe Iarritu Azpitarte eta Maite Berriozabal Berrizbeitia ariko dira Bilbao Arenan. Epaimahaian, ostera, hurrengoak egongo dira: Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Mirari Azula Aurrekoetxea, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Joseba Santxo Uriarte eta Ander Txakartegi Basterretxeak; idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email