Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

                   Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Gautegiz-Arteagan jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa

2014/10/15
Herriko frontoian izango da #Josi-Txapelketako bigarren kanporaketa, eta sei bertsolarik parte hartuko dute bertan; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu orrialdean, eta egunean bertan ere salduko dira frontoiko txarteldegian.

Urriaren 19an, domekan, jokatuko da #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa Gautegiz-Arteagan. Frontoian izango da saioa, 17:30ean.

Bigarren kanporaketa jokatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira (biografiak izenen gainean klik eginda):

Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta besteak, puntuazioen arabera edukiko dute horretarako aukera.

Sei bertsolariak sailkatu dira udaberriko eskualdeetako txapelketetatik. Aitor Arrutia Enkarterri/Ezkerraldea eskualdeko txapelduna da, eta Oihana Bartra Hego Uribekoa. Beste laurak puntuazioz sartu dira Bizkaiko Txapelketara.

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email