Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

                   Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Gaur jokatuko da lehenengo finalaurrekoa, Etxebarrian

2014/11/22
Dena prest dago Etxebarriako frontoian lehenengo finalaurrekorako; bertsozale ugari espero dira arratsalderako.

Etxebarrian jokatuko da lehenengo finalaurrekoa gaur 17:30etik aurrera. Dena prest dago frontoian sei protagonistak oholtzara igotzeko:

  • Ander Elortegi Garatea
  • Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas'
  • Fredi Paia Ruiz
  • Iratxe Ibarra Foruria
  • Joseba Artza Zubillaga
  • Miren Amuriza Plaza

Gaurko irabazleak zuzenean lortuko du abenduaren 20an Bilboko Miribillan jokatuko den finalean kantatzeko txartela.

Zale ugari espero dira Etxebarrin.

Herriko gazte asanbladak antolatuta, saioaren ostean kontzertuak egongo dira frontoian bertan, 22:30etik aurrera:

  • Bi bala
  • Arrakala
  • Ezten giro

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email