Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Garikoitz Sarriugartek irabazi du Durangaldeko bigarren kanporaketa

2014/05/12
Izurtzako Argitxo elkartean jokatu da kanporaketa meriendaren bueltan; horrela, erabakita geratu da zeintzuk izango diren Berrizko finalean kantatuko duten finalistak.

Garikoitz Sarriugarte zaldibartarrak irabazi du Izurtzan jokatu den Durangaldeko bigarren kanporaketa. Horrela geratu dira puntuazioak:

Garikoitz Sarriugarte Onaindia 197.5
Gorka Lazkano Arrizubieta 195.5
Aitor Bizkarra Ruiz 174
Ander Salaberria Alberdi 172 

Kanporaketa hori jokatuta, erabakita geratu da zeintzuk izango diren finalean kantatuko duten sei bertsolarien izenak. Hurrengoak dira:

Aitor Bizkarra Ruiz
Ander Gerrikaetxebarria San Anton
Ander Salaberria Alberdi
Beñat Romero Maguregi
Garikoitz Sarriugarte Onaindia
Gorka Lazkano Arrizubieta 

Durangaldeko Bertsolari Txapelketako finala Berrizko kultur etxean jokatuko da maiatzaren 18an, domeka, 17:30ean.