Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

                   Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Fredi Paia 2014ko Bizkaiko Txapeldun

2014/12/20
4.350 bertsozale batu dira Bilbao Arenan, inoiz egon den finalik jendetsuenean. Kristina Mardarasek jantzi dio txapela Fredi Paiari entzuleen txalo artean. Arkaitz Estiballesegaz jokatu du buruz burukoa.

Bilbao Arena bete-bete egin da gaur arratsaldean, #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean: 4.350 lagun elkartu dira azken urteetako finalik jendetsuenean.

Zortzikoteak bere behar puntuagarria amaitu ostean, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia pasatu dira buruz-burukora. Azkenean, Fredi Paiak jantzi du txapela, Kristina Mardaras Sedrunen eskutik. Horrela lotu da sailkapena:

  • Fredi Paia Ruiz 901
  • Arkaitz Estiballes Ormaetxea 874.5
  • Etxahun Lekue Etxebarria 512
  • Oihana Bartra Arenas 482.5
  • Jone Uria Albizuri 482
  • Onintza Enbeita Maguregi 479
  • Iratxe Ibarra Foruria 478.5
  • Xabat Galletebeitia Abaroa 452

 

Gai emaile beharretan Zuriñe Iarritu Azpitarte eta Maite Berriozabal Berrizbeitia ibili da. Epaimahaia hurrengoek osatu dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jon Jaio Aiartzaguena, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea eta Mirari Azula Aurrekoetxea; idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

Bertsolari gazteenaren saria Jone Uria Albizurentzako izan da.

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email