Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

                   Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Etxebarrin jokatuko da lehenengo finalaurrekoa

2014/11/18
Lea-Artibaiko Etxebarria herrian jokatuko da #Josi Txapelketako lehenengo finalaurrekoa; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu orrialdean, eta egunean bertan ere salduko dira txarteldegian.

Azaroaren 22an, zapatua, jokatuko da #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa Etxebarrian, Lea-Artibai eskualdean. Herriko frontoian izango da saioa, 17:30ean.

Etxebarriko finalaurrekoa jokatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira (biografiak izenen gainean klik eginda):

 

Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 20an Miribillan jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera, eta besteak, puntuazioen arabera edukiko dute horretarako aukera.

Kantatuko duten bertsolarietatik, Fredi Paia, Iratxe Ibarra eta Miren Amuriza 2012ko finalista izateagatik zuzenean egon dira finalaurrekoetarako fasera sailkatuta. Beraz, zapatuan hasiko da eurentzako Bizkaiko Txapaelketa. Bestetik, Eneko Abasolo ‘Abarkas’ Mungiako saioa irabazita sailkatu da Etxebarriko saiora. Ander Elortegi eta Joseba Artza puntuazioz sailkatu dira finalaurrekoetara.

Gai emaile beharretan Bernar Mandaluniz Plaza ariko da Etxebarrian. Epaimahaian hurrengoak egongo dira: Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Mirari Azula Aurrekoetxea, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Joseba Santxo Uriarte eta Ander Txakartegi Basterretxeak; idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email