Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

                   Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Beñat Ugartetxeak irabazi du #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa

2014/10/12
Finalaurrekoetarako txartela lortu du Mallabikoak; Bertsozale mordoa batu da Galdakaoko Torrezabal aretoan.

220 lagun inguru elkartu dira Galdakaoko Torrezabal aretoan #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketan. Bertsolariak, hurrengoak:

  • Aitor Bizkarra Ruiz
  • Beñat Ugartetxea Ostolaza
  • Garikoitz Sarriugarte Onaindia
  • Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
  • Iñaki Iturriotz Zuluaga
  • Julen Erezuma Arzanegi

 

Ariketa guztiak egin ostean, Beñat Ugartetxea Ostolazak lortu du puntu gehien batzea, 372,5 puntu. Horrela, finalaurrekoetarako txartela lortu du Mallabikoak. Besteak puntuazioen zain geratuko dira. Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:

  • Beñat Ugartetxea Ostolaza 372,5
  • Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia 366,5
  • Julen Erezuma Arzanegi 356,0
  • Garikoitz Sarriugarte Onaindia 354,0
  • Iñaki Iturriotz Zuluaga 337,5
  • Aitor Bizkarra Ruiz 316,5

Sariak banatzen Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Asier Ibaibarriaga Apoita, eta Galdakaoko alkatea, Ibon Uribe egon dira.

Gaurkoan gai emale beharretan Maite Berriozabal Berrizbeitia ibili da. Epaimahaia Ander Txakartegi Basterretxeak, Andoni Larrea Garai, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxeak, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osatu dute; idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

Hurrengo saioa Gautegiz-Arteagan jokatuko da urriaren 19an, 17:30ean.

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email