Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aitziber Bengoetxeak irabazi du Enkarterri-Ezkerraldeako bigarren kanporaketa

2014/05/18
Giro beroa sortu da Santurtziko Lakelo gaztetxean Enkarterri-Ezkerraldea eskualdeko kanporaketan; bigarren kanporaketa jokatuta, erabakita geratu da zeintzuk kantatuko duten maiatzaren 31ko finalean.

Aitziber Bengoetxeak irabazi du Enkarterri-Ezkerraldea eskualdeko bigarren kanporaketa. Santurtziko Lakelo gaztetxean jokatu da; 65 lagun elkartu dira, eta giroa ederrean joan da saioa.

Santurtziko kanporaketako puntuazioak, hurrengoak:

Aitziber Bengoetxea Uribe 169,5
Ander Ucelay Aristi 164,5
Idoia Anzorandia Kareaga 164
Ion Barrocal Besga 159,5
Asier Alcedo Cano 158,5
Agustin Figal Arranz 123

Gai emaile beharretan Maialen Akarregi aritu da; epaimahaian, ostera, Jon Jaio, Alaitz Etxanobe eta Asier Ibaibarriaga aritu dira. Idazkari beharretan Aitor Arrutia egon da.

Bigarren kanporaketa honegaz, erabakita geratu dira zeintzuk izango diren finalean kantatuko duten bertsolariak. Hurrengoak dira:

Nuria Cortada Ibañez
Aitor Arrutia Azkueta
Aitziber Bengoetxea Uribe
Ander Ucelay Aristi
Idoia Anzorandia Kareaga
Ion Barrokal Besga

Finala Zallako aretoan jokatuko da, maiatzaren 31n, 17:30etik aurrera.