Zuhaztietan egingo da ekaineko bertso barnetegia

2016/05/26
Trapagarango La Arboleda aterpetxean izango da lau eguneko egonaldia, ekainaren 27tik 30era; izen emate epea zabalik dago.

Zuhaztietako La Arboleda aterpetxean elkartuko dira gazteak ekainaren 27tik 30era bitartean, ekaineko bertso barnetegian, Trapagaran herrian.

13 urtetik 18 urtera bitarteko gazteak izango dira parte hartzaileak. Helburua, Bizkaia osoko bertso eskoletan dabiltzan dabiltzan gazte guztien arteko harremana sendotzea da. Horrela, beste herrietan ere bertsolari gazteak daudela ikusteko aukera edukiko dute.

Izena emateko epea zabalik dago. Horretarako, Bizkaiko Bertsozale Elkarteagaz harremanetan jarri beharko da: deitu 94 681 27 11 telefonora, idatzi bizkaia.aisialdia@bertsozale.eus helbidera, edota jarri bertso eskolako arduradunagaz harremanetan.

Animatu bertso barnetegira! Ederto pasatuko dugu!