Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Zornotzako BertsoTopaketan 150 gazte elkartu dira

2015/05/19
Zelaieta zentroan hiru ikastetxetako ikasleak batu dira bertsoaren bueltan.

Bertso topaketek Zornotzan egin dute oraingo honetan geldialdia. Aurten ere, hiru ikastetxetako 150 ikasle elkartu dira Zelaieta zentroan bertsoagaz gozatzera.

Zornotzako topaketa 2015-05-19

Xabier Irakulis Agirrek gidatuta, kantu zahar eta berriak abestu dituzte bertsolaritza ikasleek eta baita ikastetxeetako irakasleek eta udaleko euskara teknikariak ere. Horrez gain, ikasgelan  landutako bertso sortak abestu dituzte gaztetxoek taldetan oholtzara igota.

Zornotzako topaketa 2015-05-19

Emanaldia girotzeko Beñat Aiartza Santa Cruz gitarra jolea izan da gaurkoan ere, eta bat-batean aritu dira Onintza Enbeita Maguregi eta Beñat Romero Maguregi bertsolariak.

Gaurko sorpresa Onintzarentzat izan da. Bere urtebetzea dela eta “Zorionak zuri” izan baita denen artean lehenengo kantatu duten abestia.

Hurrengo topaketa maiatzaren 21ean izango da Basaurin.