Barikuan BBK Sariketaren finala: Busturialdea - Uribe Kosta

2017/03/29
Barikuan, martxoaren 31n, jokatuko da XXV. Bertsolari Gazteen BBK sariketaren finala Busturialdea eta Uribe Kosta taldeen artean, 19:00etan hasita, BBK Salan.

Uribe Kosta eta Busturialdea taldeek jokatuko dute barikuan, martiaren 31n, XXV. BBK Sariketaren finala Bilboko BBK Salan. 

2017 BBK 2017 BBK FinalaFinala

 

Martxoaren 8an izan zen sariketaren aurtengo lehenengo saioa Arratzun, eta saioz saio, aurten ere egin du bidea bertsolari gazteen sariketak. Tartean, lau kanporaketa eta bi finalaurreko izan dituzte zortzi taldeek. Finalerako txartela bi finalaurrekoetako irabazleek eskuratu dute, hau da, Busturialdea eta Uribe Kosta taldeek. 

Aurtengoa, gainera, berezia izan da, 25 urte bete dituelako sariketak. Ospatzeko, finalaren ostean, bertso musikatu batzuk egongo dira, eta zelan ez, amaieran luntxa.

Zatoz barikuan gazteak animatzera!