Urriak 5ean, danok Markina-Xemeinera!!

2013/09/30
Egitarau polita osatu dugu Markina-Xemeinen urriaren 5erako. Goizez hasiko diran ekintzak Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren bigarren kanporaketak emango dio jarraipena eta bertso saioaren ondoren ere izango du jarraipena festak.

Badator Bertso Eskolen eguna 2013!..eta aurten hurbil egokitu zaigu. Markina-Xemeinen da aurtengo zita. Egutegian gorriz markatu beharrekoa, bertsozalearentzat. Izan ere, urriaren 5ean eta Markina-Xemeingo frontoian izango da Euskal Herriko Bertsolari Txapeketa Nagusiaren bigarren kanporaketa ere. Bertan, arratsaldeko bosterdietatik aurrera, Agin Rezola, Arkaitz Estiballes, Beñat Ugartetxea, Eneko Fernandez, Jone Uria eta Onintza Enbeita izango dira kantari.

Egun osoko plana da antolatzaileen proposamena. Bazkaltzeko laurogei lagunentzat dago lekua eta menuan patatak errioxar erara, gisaua, azkenburukoa eta kafea daude. Baina badago beste gai bat kontuan hartzekoa: Lotarako lekua. Aterpetxea zabalduko da Markina-Xemeinen gaua pasatu nahi dutenentzat.

Ikus ezazue kartela:

bertso eskolen eguna