Uribe Kosta aurrera Bertsolari Gazteen BBK sariketan

2015/03/11
Zallako Mimetza ikastetxean jokatu da bigarren kanporaketa eta Uribe Kosta eta Enkarterri aritu dira aurrez aurre; hurrengo kanporaketa martxoaren 17an izango da Durangon.

2015-03-11 BBK sariketa zalla

Uribe Kostako taldeak irabazi du gaur goizean Zallan jokatu den BBK Sariketako bigarren kanporaketa, Enkarterriko taldearen kontra. Horrela, Sopelako finalaurrekoan kantatzeko txartela eskuratu dute Uribe Kostako taldekoek.

Gaztetxoen mailan Enkarterriko Leire Portugues Cebrian, Xabier Mardones Etxebarrieta eta Ander Uzelai Aristi  aritu dira kantuan; Uribe Kostakoak, ostera, Maider Barañano Uribarri, Aritz Landeta Terceño eta Unai Mendiburu Valor izan dira.

Gazteen taldean, berriz, Asier Alcedo Canok, Beñat Amezaga De Diegok eta Nuria Cortada Ibañezek osatu dute Enkarterriko hirukotea; eta Inazio Vidal Gurrutxagak, Paule Loizaga Legarrak, Imanol Uria Albizurik Uribe Kostakoa.

Danera, Uribe Kostako taldeak 420 puntu lortu ditu; Enkarterrikoak, ostera, 375.

Hurrengo kanporaketa martxoaren 17an jokatuko dute Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan, Durangaldea eta Busturialdeak.