Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Txorierriko Bertso Topaketak 150 gaztetxo batu ditu Sondikan

2015/06/09
150 lagun inguru batu dira bertsoarekin eta kantuarekin gozatzera gaur goizean Sondikako kultur etxean izan den Txorierriko Bertso Topaketan.

Ikasturteari amaiera ederra emateko Bertso Topaketa egin dute Txorierrin ere. Sondikako Kultur etxean "Gu ere bertsotan" egitasmoa lantzen ari diren 5 ikastetxetako 150 ume batu dira gaur goizean jai giroan Etxahun Lekue Etxebarria bertsolari eta irakaslearen gidaritzapean.

Txorierriko Topaketa 2015-06-09

Taldeka igo dira gaztetxoak oholtzara eta ikastetxean landutako bertso-sortak abestu dituzte. Horrez gain, kantaldia ere izan dute eta bertso ikasleez gain, irakasleek eta udaleko teknikariak ere hartu dute parte kantuan, Beñat Aiartza gitarra jolearen laguntzaz.

Bat-batean Aitor Arrutia Azkueta eta Ander Elortegi Garatea bertsolariak izan dira gaztetxoen artean barrea eraginez.

Txorierriko Topaketa 2015-06-09

Hurrengo topaketa, barikuan, ekainaren 12an, izango da Bilbon. Ikasturte honetako azkenengo topeketa izango da Bilbokoa.