Bizkaia

Regueibertso Galiza Euskal Herriarekin lotzen duen ahozkotasunaren zubia

2017/05/17
Arratia BHIko bertsolaritza ikasleak "II Encontro Regueifesta de improvisación oral en verso" topaketan hartu dute parte Santiago de Compostelan

"II Encontro Regueifesta de improvisación oral en verso" topaketa egin zen barikuan, Santiago de Compostelako Auditorio de Galiza-n. Bertan Arratia BHIko bertsolaritza ikasleek hartu zuten parte, Galizia osoko hogei bat ikastetxetako mila ikaslerekin batera.

santiago

Ekitaldi bizia eta motibagarria izan zen topeketa. Regueifa, gaita, doinu zelta eta erritmo galego bizien artean, arratiarrek bertso saio batean egiten diren ohiko ariketak erakutsi zituzten oholtzan, bertso eta azalpenak galegora itzuli zituzten bertaratutakoek ulertzeko.

ekitaldia galiza

Ostegun goizean joan ziren arratiarrak Santiagora, eta ostegunean bertan ekimena bultzatu eta babesten duten antolatzaile eta erakundeen prentsaurrekoa izan zen. Bertaratutakoak: Regueibertso proiektuaren bultzatzaileak (Manolo Maseda eta Iñaki Iturriotz, Antia Ameixeiras eta Alba Maria regueifeirak, Hezkuntza saila. Santiagoko udala, A Coruñako diputazioa, Xunta de Galiziako hizkuntza politikarako idazkaritza.prentsaurreko

Hezkuntzan egiten hasi diren Regueifaren transmisioaren bitartez, bat-batekotasuna eta ahozkotasunaren baloreak indartzea bilatzen dute Galizian. Proiektu honek, beraz, eraldaketa prozesu bat gauzatzea du helburu hizkuntzaren, musikaren eta justizia sozialaren bidez regueifaren dimentsio jostagarrian eragin eta eragile sozialen lankidetza bilatzen duena.

eskilarak

Irteera honek bertsoa eta regueifa izan ditu oinarri, eta zelan ez, transmisioan talde batak eta besteak duen esperientziaren elkartrukea.

Musikak ere alaitu du arratiarren egonaldia. Ostiral arratsaldean, Centro Xove da Almáciga izeneko gunean Boina e Txapela deituriko jaialdia antolatu zen. García MC, DJ Mil, Moudafaca, Gato Persa, Lidia Botana eta Radio Revolución musika taldeekin.

 Eta bazkari eta afari orduak ere baliatu dituzte bertso eta kanturako.

pia