Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Ondarroa eta Mungiako topaketak ere egin dira

2017/05/23
Eguen arratsaldean Ondarroan, eta bariku arratsaldean Mungian, ikasturte amaiera bertso topaketak egin dira.

Ikasturte amaierara heltzen ari gara, eta bertsolaritza ikasleek klasean landutakoa jendaurrean erakusteko aukerak ugaritzen ari dira.

Eguenean, Ondarroako Beikozinin Arri eta Botx bertso paper lehiaketaren sari emate ekitaldiarekin batera ospatu zen bertso topaketa. Herriko hiru ikastetxeetako, Zaldupe Eskola Publikoa, Txomin Agirre ikastola eta Zubi-zahar herri ikastolako, gaztetxoek erakutsi zuten oholtzan urtean zehar ikasitakoa. Jone Antsotegi bertsolaritza irakasleak gidatu zuen saioa, eta Nerea Ibarzabal eta Eneko Arrate eskualdeko bertsolariak aritu ziren bat-batean.

2017 05 18 Ondarru 34619429731 1408e15067 b

(argazkia: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza. Galeria osoa)

Barikuan, Mungiakoen txanda izan zen. Andra Mari karpan, Gatika HLHI, Laukarizko herri ikastetexea HLHI, Larramendi Ikastola, Bentades ikastetxea eta Legarda HLHIko gaztetxoak batu ziren musika eta bertsoa lagun. Saioa Malen Amenabar eta Etxahun Lekuek gidatu zuten. Taket bertso eskolako Jone Larrinaga eta Mikel Goirienak egin zuten bat-batean bertsotan, eta Olaia Cancelo eta Izaro Bilbao izan ziren gai-emoileak.