Neguko bertso barnetegia Gorozikan egingo da otsailaren 10etik 12ra

2016/12/20
14 urtetik 18 urtera arteko gazteak elkartuko dira Muxikako Gorozika aterpetxean; izena emateko epea zabalik dago.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak asteburu pasa itzela egiteko eskaintza zabaldu du aurten ere Muxikako Gorozika aterpetxean. Egonaldia 14 eta 18 urte bitarteko gazteentzako izango da.

Otsailaren 10ean, 11an eta 12an izango da barnetegia. Hilaren 10ean 17:00etan elkartuko dira gazteak, eta domekan, 12an, 12:00etan amaituko da egonaldia.

Gorozikara joateko izen emate epea zabalik dago. Horretarako, Bizkaiko Bertsozale Elkartera deitu (94 681 27 11), edo idatzi bizkaia.administrazioa@bertsozale.eus helbidera. Barnetegian parte hartzeak 40 euro balioko du.

Animatu barnetegian parte hartzera!