Muskizko Bertso Topaketan 200 gazte elkartu dira

2014/05/30
Meatzari aretoak itxura bikaina hartu du gaurko bertso topaketan; hiru ikastetxeetako gazteak elkartu dira bertsoagaz gozatzera.

Gazteek bete dute gaur goizean Muskizko Meatze aretoa. Ikastetxe bi eta institutu bateko ikasleak elkartu dira bertso topaketan, guztira, 200 inguru.

Ikasleek bertso sortak kantatu dituzte: hizkuntza eta nortasunari buruzkoak, bertso ipuinak... Gainera, DBHko ikasleek ofiziotan egin dute.

Ostean, bapatean bertsotan aritu dira Inazio eta Peru Vidal anaiak.

Aitor Agirre gitarra joleak dinamizatu du topaketa, eta aurkezle beharretan, Josu Landeta irakaslea aritu da

Hurrengo topaketa Bilbon izango da, ekainaren 4an.