Bizkaia

Muskizen izan da maiatzeko azken topaketa, 200 lagun batu dira Mehatzari aretoan

2015/05/29
Gaur goizean, 200 gaztetxo batu dira Muskizko bertso topaketan. Mehatzari aretoan eman diote bertso ikasle gazteek Ikasturteari amaiera.

3 ikastetxetako 200 bat gaztetxo batu dira gaur goizean Muskizen bertsoekin eta kantuekin gozatzera; Cantarrana L.H.I.,  Muskizko ikastola eta Muskizko institutuko ikasleak.

Muskizko topaketa 2015-05-29

Josu Landeta Egurrolaren gidaritzapean, saio alaia osatu dute gaurkoan ere ikasleek. Beñat Aiartza izan da gitarra jolea, eta gitarra soinuen laguntzaz, ikastetxeetan landutako bertso sortak ekarri dituzte gazteek oholtzara. Horrez gain, abesti zahar eta berriak ere abestu dituzte parte hartzaileek, bai gaztetxoek eurek, eta baita irakasle eta udaleko teknikariak ere.

Gaurkoan Inazio Vidal Gurrutxaga eta Eneko Abasolo Txabarri “Abarkas” izan dira bat-bateko aritu diren bertsolariak.

 

Muskizko topaketa 2015-05-29

Oholtzan bota dituzte bertso batzuk, eta ikasleengana ere hurreratu dira gero.

Muskizko topaketa 2015-05-29

Hurrengo topaketa, ekainaren 5an izango da, Galdakaon.