Martxan daude Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak

2014/04/10
Abendurainoko ibilbidea edukiko du, baina daborduko hasi da martxan Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2014.

Lehenengo pausoak ematen ari da Bizkaiko Txapelketa 2014. Udagoienean jokatuko diren kanporaketa, finalaurre eta finalera heltzeko, hasita daude hango eta hemengo bertsolariak kanporaketak jokatzen.

Lehenengo fasean, Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak jokatuko dira, eskualdez eskualde, bakoitzean txapeldun bana izendatu arte. Danera zortzi eskualdek osatzen dute Bizkaiko mapa.

Maiatzean jokatuko dira final denak. Baina finaletara heldu orduko, eskualdeetako kanporaketak jokatuko dira, tokian tokikoak.

Hego Uribeko bertsolariak izan dira kantatzen lehenengoak. Barikuan jokatu zuten lehenengo kanporaketa Arrigorriagan, eta Peio Ormazabal Villanuevak irabazi zuen. Bigarren kanporaketa, gaur, eguena, jokatuko dute Bilbon.

Bestetik, Uribe Butroekoak be goiztiarrak izango dira. Barikuan, apirilaren 11n, jokatuko dute lehenengo kanporaketa Gamiz-Fikan, Fikako txokoan.

Hurrengo kanporaketa guztiak udabarriko oporren ostean jokatuko dira, maiatzeko eskualdeetako finaletara heldu arte.

 

Eskualdez eskualde, hurrengoak izango dira kanporaketak eta finalak jokatuko diren datak eta tokiak:

Arratia

FINALA: Maiatzak 4. Igorreko Lasarte aretoan, 17:30ean.

 

Busturialdea

KANPORAKETAK

  1. Kanporaketa: Apirilak 25. Belendizen, txokoan, 21:00etan.
  2. Kanporaketa: Maiatzak 2. Errigoitin, txokoan, 21:00etan.

FINALA: Maiatzak 10. Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan, 17:30ean.

 

Durangaldea

  1. Kanporaketa: Maiatzak 9. Zornotzako Propi jatetxean, 21:00etan.
  2. Kanporaketa: Maiatzak 11. Izurtzan, Argintxu kultur elkartean, 18:00etan.

FINALA: Maiatzak 18. Berrizko kultur etxean, 17:30ean.

 

Enkarterri-Ezkerraldea

  1. Kanporaketa: Maiatzak 10. Trapagaran, Basetxe gaztetxean, 19:00etan.
  2. Kanporaketa: Maiatzak 17. Santurtzi, Lakelo gaztetxean, 19:00etan.

FINALA: Maiatzak 31. Zallan Zine antzokian, 17:30ean.

 

Hego Uribe

  1. Kanporaketa: Apirilak 4. Arrigorriagako Ez dot Sinisten kulturgunean 19:30ean.
  2. Kanporaketa: Apirilak 10. Santutxuko txokoan, 19:00etan.

FINALA: Maiatzak 3. Bilboko Hika Ateneo antzokian, 17:30ean.

 

Lea-Artibai

KANPORAKETAK

  1. Kanporaketa: Apirilak 30. Berriatuako bideo gelan, 22:00etan.
  2. Kanporaketa: Maiatzak 9. Aulestiko udaletxeko goiko aretoan, 22:00etan

FINALA: Maiatzak 17. Ziortza-Bolibarko frontoian, 17:30ean.

 

Uribe Butroe

  1. Kanporaketa: Apirilak 11. Gamiz-Fikan, Fikako txokoan, 20:30ean.
  2. Kanporaketa: Maiatzak 2. Larrabetzuko Hori bai gaztetxean, 20:30etan.

FINALA: Maiatzak 11. Zamudion, Parke teknologikoko aretoan (Barku eraikina) 17:30ean.

 

Uribe Kosta

FINALA: Maiatzak 24. Algortako Fadura kiroldegiko aretoan, 17:30ean.

  1. Kanporaketa: Maiatzak 9. Barrikan, Nagusien Etxea tabernan, 20:30ean.
  2. Kanporaketa: Maiatzak 10. Algortako Ekin tabernan, 20:30ean.
  3. Kanporaketa: Maiatzak 16. Sopelako Ander Deuna ikastolan, 20:30ean.