Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Lehenengo Arri-Botx bertso paper lehiaketa abian

2015/04/29
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Ondarroako Bertsutan bertso eskolak Arri-Botx bertso paper lehiaketa ipini dugu martxan, aurten lehenengoz.

I. Arri-Botx bertso paper lehiaketa 13 urtetik beherako Ondarrutarrei, edo Ondarrun ikasten duten gazteei zuzenduta dago. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 8ra artekoa da.

Bertso paper lehiaketaren helburu nagusia, Ondarroako ikastetxeetan bertsolaritza lantzen ari diren gaztetxoei ikasitakoa plazaratzeko aukera ematea da. Bertsolaritza ikastetxetik kanpora ere ateratzea, eta bertso eskola eta ikastetxearen arteko zubi lana erreztea.

Bertso paper lehiaketaren oinarriak:

I. Arri-Botx bertso paper lehiaketako oinarriak. Ondarroa