Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Busturialdea irabazle XXV. BBK Sariketako lehenengo kanporaketan

2017/03/08
Arratzun jokatu dute saioa Busturialdea eta Durangaldeak; bigarren kanporaketa datorren martitzenean izango da, Igorren.

Gaur hasi da aurtengo BBK Sariketa Arratzuko Barrutialde BHI-n, bertako ikasleak entzule zirela. Gaurkoan, Busturialdeko eta Durangaldeko taldeak aritu dira kantuan. Irabazlea, 371.50 puntugaz, Busturialdea taldea izan da; 371.00 puntu lortu ditu Durangaldeak.

2017. BBK Arratzu

Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:

  • 18 urtera artekoetan:
    • Busturialdetik:  Julen Karrion, Pello Gerrikaetxebarria eta Beñat Bilbao
    • Durangaldetik: Ander Sarriugarte, Eider Gallastegi eta Iruri Altzerreka
  • 24 urtera artekoetan:
    • Busturialdetik: Aitor Etxebarriazarraga, Mikel Retolaza eta Koldo Gezuraga
    • Durangaldetik: Xabier Barreña, Peru Astigarraga, Gorka Pagonabarraga

 2017. BBK Arratzu

Gaurko saioko aurkezlea Olatz Larrinaga izan da eta epaimahaia Juanjo Respaldiza, Jurgi Fuentes eta Moises Enbeitak osatu dute. Idazkari beharra Ione Narbaizak egin du.

Lehenengo kanporaketa irabazita, bigarren fasera pasatuko da Busturialde taldea. Martxoaren 24an izango du lehengo finalaurrekoa Zallan.

BBK sariketako hurrengo kanporaketa datorren martitzenean jokatuko da, Igorreko Arratia BHI-n, 11:30ean.