Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Kandelario lario, Hatxari ura dario...

2015/02/17
Neguko eskeko koplak bizirik irautea eta belaunaldi gazteek horiek ezagutzea du helburu Galdakaoko Eguzkibegi ikastolak. Otsailaren 2an, Kandelario egunean, kopla kantari jarduten dute gelaz gela, ikastetxean bertan.

Eguzkibegi ikastolako bosgarren mailako ikasleak "Kandelario lario, Hatxari ura dario, errotari uruna, hauxe da guk behar doguna" kanta herrikoi ezaguna abesten dute urtero.

Gu ere bertsotan egitasmoaren barruan, neguko eskea jorratzen den unitate didaktikoaren baitan, gelaz gela abestera ateratzen dira umeak. Izan ere garai batean, otsailaren 2an, Kandelario egunez kandelak eta argizariak bedeinkatzen ziren, urtean zehar, horren beharra bazegoen, erabiltzeko.

Gaur egun, esan bezala, neguko eskeko koplak eta ohiturak entzutea eta abestea dute helburu Eguzki Begi ikastolan.

 

Horrela dio Kandelario egunean Eguzkibegi ikastolako ikasleen abestiak:

“Kandelarioz euria

Laster da udabarria.

Kandelarioz aterri

Negua dator atzeti.

Kandelario lario

Hatxari ura dario,

Errotari uruna

Hauxe da guk behar doguna.

Kandelarioz eguzki

Negua dago aurreti,

Kandelarioz edurra

Joan da neguaren bildurra.

Kandelarioz bero

Negua dauko gero,

Kandelario hotz

Negua joan da motz.

Kandelario lario

Hatxari ura dario,

Makatzari madari

Eustsi Peru hankeari.”