Jose Alberdi 'Txo' bertsolaria hil da

2014/12/15
Atzo hil zen Iurretako bertsolaria 92 urte zeuzkala; hileta bihar, abenduaren 16an, egingo dute bere sorterrian, Iurretan.

Jose Agustin Alberdi Astarloa 'Txo' bertsolaria hil zen atzo 92 urte zeuzkala. Bizkaiko Txapelketan hainbat aldiz izan zen parte hartzaile, eta finalista izan zen 1958an.

Gerra osteko garai zailetan Bizkaiko bertsolaritzaren euskarrietakoa izan zen Alberdi, bere garaikide bizkaitarrekin batera: Balentin Enbeita, Pujana, Etxebarria, Hormaetxea, Kastrejana ... Eurei zor zaie Bizkaiko bertsoaren suari bizirik eutsi izana. Informazio gehiago, hemen.

Alberdiren hileta elizkizuna bihar, abenduaren 16an, egingo dute Iurretan, 19:00etan.