Hego Uribek jokatuko du BBK Sariketako finala Busturialdeagaz batera

2016/03/08
Gaur jokatu da BBK Sariketako bigarren finalaurrekoa Hego Uribe eta Uribe Kostaren artean; Hego Uribek irabazi du saioa, eta martxoaren 18ko finala jokatuko du Busturialdearen kontra.

Bertsolari gazteen BBK sariketaren bigarren eta azken finalaurrekoa jokatu da gaur Zallako Zine antzokian. Hego Uribeko eta Uribe Kostako taldeak aritu dira kantuan, eta Hego Uribeko taldea izan da finalerako txartela lortu duena. Hego Uribek 419 puntu lotu ditu; Uribe Kostak 411 puntu lortu ditu.

Finalaurrekoa irabazita, martxoaren 18an Bilboko Kafe Antzokian jokatuko den finalean kantatuko du Hego Uribeko taldeak, Busturialdearen kontra.

18 urtera artekoetan, Hego Uribeko taldean, Ander Anakabe Lekue, Enare Muniategi Etxabe eta Iker Garitagoitia Astigarraga aritu dira kantuan; Uribe Kostako taldean, ostera, Eneko Elordui Arriaga, Aritz Landeta Terceño eta Naroa Torralba Rodriguez.

24 urtera artekoetan, Hego Uribeko taldean, Txaber Ormazabal Villanueva, Andere Molinuevo Martin, Peio Molinuevo Martin aritu dira; Uribe Kostako taldean,Unai Mendiburu Valor, Paule Loizaga Legarra eta Peio Arondo Barandiaran.

Gaurkoan Olatz Larrinaga Caballero ibili da aurkezle beharretan. Epaimahaia Alaitz Etxanobe Bereziartuak, Juanjo Respaldiza Ozaetak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharretan, ostera, Maddi Ibaibarriaga Zubikarai aritu da.

BBK Bertsolari gazteen sariketako aurtengo finala martxoaren 18an jokatuko da Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan. Busturialdeko eta Hego Uribeko taldeek jokatuko dute aurtengoa. Finaleko sarrera doakoa da, eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteak bertaratzeko gonbita luzatu gura die bertsozale guztiei.