Hasi da Zortziko Txikia irrati saioa

2015/01/22
Astero-astero, urtarriletik maiatzera, Bizkaiko ikastetxeetako bertsolaritza ikasleek irrati saioa egingo dute. Bizkaia Irratia eta Bilboko Udalagaz elkarlanean, ordu erdiko saioa antolatuko dute gelan landutako koplak eta bertsoak abestuz.

Lehenengo hitzordua Begonazpi ikastolako gazteek eduki dute. Arantza Plaza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko irakasleak gidatzen duen taldeak gogotsu abiatu du Zortziko Txikia irrati saioaren urte berria. Ehun gazte gogotsu aritu dira Bizkaia Irratiko uhinetan kantari. Lehen Hezkuntzako seigarren mailako lau taldek hartzen dute parte Gu ere bertsotan egitasmoan.