Bagoaz Gorozikara!!!

2015/03/06
Asteburu honetan joango gara Gorozikara, aisialdia eta bertsoa errimatzera!

Bizkaia osoko 40 gaztek eman dute izena aurtengo neguko barnetegian. Bertso eskoletan eta bat-bateko taldeetan dabiltzan gazteak, gaur, arratsaldeko bostak eta erdietan dute hitzordua Gorozikako aterpetxean. Barikutik domekara bitartean egongo gara Bertso Barnetegian.

Bertso barnetegiaren helburu nagusia Bizkaia osoko bertso eskoletan dabiltzan gazteek elkar ezagutu eta beraien arteko harremana sendotzea da. 
Hona hemen asteburuan zehar egingo dutenaren laburpena:
BARIKUA 6
17:30 Harrera 
19:00 Elkar ezagutza jokoak
21:00 Afaria
22:30 Gaueko jokoak
ZAPATUA 7
9:00 Gosaria
10:30 Mendi irteera
13:30 Bazkaria
16:00 Bertso Eskola
17:30 Askaria
18:15 Bertso afariaren prestaketa
20:30 Bertsolariekin elkarrizketa
21:30 Bertso Afaria. Bertsolariak: Xabat Galletebeitia eta Fredi Paia
DOMEKA 8
9:30 Gosaria eta garbiketa
13:00 Agurra