Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Geografia, bertsoz ikasia

2015/01/13
Ingurunea ikasgaian eta bertsolaritza eskoletan ikasitakoa batu eta emaitza dotorea lortu dute Igorreko ikasleek: herrialdeak bertso bidez ikastea.

2015. urtea gogoz hasi dute Igorreko Inazio Zubizarreta ikastetxean. Ingurunea ikasgaian ikasi beharrekoa eta bertsolaritza klaseetan egindakoa batu eta emaitza interesgarria sortu dute: Europako herrialdeak eta hiriburuak ikasteko bertsoz baliatu dira. Modu horretan, askoz errazago ikasi dutela adierazi dute ikasleek, eta horrela, eurentzako guztiz ezezagunak diren hiriburuak ere bat-batean gogoratzen dituztela.

Mapa bat aurrean jarrita, zozketaz ikasle bakoitzari herrialde bat egokitu zitzaion, baita bere hiriburua ere. Herrialdeen tamaina eta bertsoaren luzeera kontuan hartuta, hona hemen emaitza: 

 

 

 

Datorren asteetan edukiko duten azterketaz gain, bizi osorako baliogarri izango zaie bertsoz egindako eta ikasitako geografia klase hau. Bidaiak egitean, trivialera jolastean... ondo etorriko zaie!