Gai jartzailetza eta epailetza ikastaroak Bizkaian

2016/01/31
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, aurten ere, epailetza eta gai-jartzailetza ikastaro laburrak antolatu ditu. Ikastaroak otsailean izango dira, eta izen ematea zabalik dago.

Azkenengo urte bietan egindako moduan, aurten ere, gai-jartzailetza eta epailetza Ikastaro laburrak eskainiko ditu Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. Ikastaro bi izango dira hasiera batean, eta plazak bete ahala gehiago ere eskainiko dira.

 

EPAILETZA IKASTAROA

Epailetzari buruzko ikastaroa epaile lanak urte askotan egin dituen Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak emango du. Otsailaren 10ean izango da Durangon, Bertsozale Elkartearen egoitzan.Ikastaroak ordu bi pasatxo izango ditu, eta gaian sakondu gura dutenentzat, bertso eskoletako kideentzat,  Bizkaian datozen urteetan egingo diren sariketa eta txapelketetan epaile izan gura dutenentzat, epai irizpideak ezagutu gura dituztenentzat... antolatuta dago.

Ondorengoa izango da ikastaroaren egitura:

  • Epailetzaren ganeko gogoeta partekatua. 
  • Epai-irizpideen aurkezpena eta lanketa.
  • Epaitze-lan praktikoa, aukeratutako bertsoaldiakaz.

 

GAI-JARTZAILETZA IKASTAROA

Otsailaren 9an izango da gai jartzailetza ikastaroa, eta Maite Berriozabal Berrizbeitiak emango du.

Aurreko urteetan Txapelketako gai-jartzailetza landu da gehiago, aurten ostera, plazara begirakoa izango da ikastaroa. Herriko bertso saio baten gaiak zelan ipini, umorezko gaiak, gai serioak... zelan orekatu saio, gai mota bakoitza noiz eta zelan ipini. 

Aurreko urteetan egin diren ikastaro labur hauek eman dute fruitua, eta hainbat gaztek Elkartearen gai-jartzaile taldeak eta epaile taldeak, indartu dituzte. Gazte hauek, beraz, sariketa zein Txapelketan beharrean ikusi ditugu dagoeneko. Bertso eskolen inguruan dabilen bertsozalea aktibo bihurtzeko modua da.

Izen ematea:

  • 946812711 telefono zenbakira deituta
  • bizkaia@bertsozale.eus e-postara idatzita.

 

Ikastaro biak, 18:00-20:00 izango dira, eta esandako moduan, taldeak osatu ahala, egun gehiago proposatuko dira.