Gai-jartzailetza eta epailetza ikastaroak eskainiko dira apirilean ere
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak formakuntza ikastaro gehiago antolatu ditu bertsozaleentzako. Oraingoan, Getxon izango dira ikastaroak, apirilean. Ikastaro biak 18:00etatik 20:00etara bitartean eskainiko dira, Algortako Aldai patronatuan.
Gai-jartzailetza ikastaroa apirilaren 13an izango da, eta Maite Berriozabalek eskainiko du.
Epailetza ikastaroa, ostera, apirilaren 20an izango da, eta Joseba Santxok emango du.
Izena emateko epea, zabalik
Formakuntza saioetan izena emateko epea zabalik dago jadanik. Horretarako, deitu Bizkaiko Bertsozale Elkartearen egoitzara (94 6812711), edo idatzi emaila bizkaikotxapelketa@bertsozale.com helbidera.
Horretarako azken eguna ikastaro bakoitza emango den eguna baino egun bi lehenagora artekoa izango da.
Animatu ikastaroetan parte hartzera!