Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Ezkerralde, Enkarterri eta Meatzaldeko bertsolari gazteen asteburua

2015/05/05
Kotorrioko aterpetxean batu dira Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterriko bertsolari gaztetxoak. Guztira, 16 gazte bildu dira, eta giro itzelean, bertsolaritzan sakontzeko eta euskaraz bizitzeko aukeraz gozatzeko aukera izan dute.

Bariku arratsaldean elkar ezagutzeko jolasekin eman zioten hasiera asteburuari.

Zapatuan mendi buelta egin ondoren, ur guda inprobisatua heldu zen. Eguzkia lagun, blai eginda bueltatu ziren guztiak aterpetxera. Arratsaldean, taldeetan banatu eta bertso eskola antolatu zuten. Gauean bertsotara etorri ziren Ander Elortegi Garatea eta Xabat Galletebeitia Abaroa bertsolariak. Barnetegiko gaztetxoek agur bana prestatu zieten.

Domekan, guztia batu ondoren, Gallartako herriko plazara abiatu ziren; bertan zain zeuden gaztetxoen senideak eta Gallartako herritarren aurrean, bertso saioa egin zuten. Errepikatzeko gogoz eman zioten gaztetxoek asteburuari amaiera.