Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Erandioko bertso topaketa izan da gaur Merkartu Zaharrean

2015/05/28
Ikasturteari amaiera emateko Erandioko bertsolaritza ikasleek topaketa egin dute gaur Mekartu Zaharrean

4 ikastetxetako 180 bat gaztetxo batu dira gaur Erandion bertsoekin eta kantuekin gozatzera; Altzaga Ikastola, Goikolanda LHI, Ignacio Aldekoa LHI eta Jado-Compasión ikastetxeko ikasleak.

Erandioko topaketa 2015-05-28

Josu Landeta Egurrolaren gidaritzapean, ikastetxeetan landutako bertso sortak ekarri dituzte gazteek oholtzara. Horrez gain, Beñat Aiartzaren gitarra lagun, abesti zahar eta berriak abestu dituzte, bai gaztetxoek eta baita irakasle eta udaleko teknikariak ere.

Topaketetan ohikoa den moduan, gaurkoan ere bat-bateko bertsoak entzuteko aukera izan dute bertaratutakoek. Peru Vidal Gurrutxaga eta Jone Larrinaga Dañobeitia bertsolaritak aritu dira gaurkoan.

Erandioko topaketa 2015-05-28

Erandioko udalak antolatutako bertso-paper lehiaketaren sari banaketa ere gaur egin da. 4 sari eman ditu udalak, eta ikastetxe bakoitzeko gaztetxo banak jaso du saria, zorionak!

Erandioko topaketa 2015-05-28

Hurrengo topaketa bihar, maiatzak 29, izango da Muskizen.

Hiruka.eus-en Topaketako bideoa ikusgai.