Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Erabakita geratu dira Bizkaiko Eskolarteko finalistak

2014/05/23
Iker Garitagoitia, Asier Alcedo, Asier Galarza, Aitor Bizkarra, Unai Mendiburu, Ander Uzelai, Koldo Gezuraga eta Eneko Aldana bertsolariek parte hartuko dute ekainaren 7an Gernika-Lumoko Astran jokatuko den finalean.

Elorrioko Txintxirri ikastolan izan da 2014ko Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa. Laugarren eta azken kanporaketa jokatu da gaurkoan, eta 7 gaztek parte hartu dute.

Gazteen artean puntu gehien lortu dituena Aitor Bizkarra izan da, Abadinokoa.

Gaurkoan parte hartu duten gazteak, hurrengoak izan dira:

Abadino:

Txaber Altube

Aitor Bizkarra

Zornotza:

Ander Gerrikaetxebarria

Durango:

Iker Apraiz

Igor Galartza

Peio Azkarate

Beñat Molina

 Lehenengo bakoitzak berba bati bertso bat bota dio; ostean, binaka zortziko handian ofizioka bertso bi bota dituzte gazteek eta zortziko txikian beste bi. Kartzelako lana ere bertsolari guztiek egin dute. Bakarka aritu dira, eta gai bati erantzunez bertso bat bota dute.

Epaimahaian, ostera, Arkaitz Zipitria, Jurgi Fuentes eta Leire Etxebarria egon dira.

Honenbestez, erabakita geratu dira zein zortzi bertsolarik lortu duten ekainaren 7an Bizkaiko Eskolarteko finalera sailkatzea:

Iker Garitagoitia (Arrigorriaga)

Asier Alcedo (Portugalete)

Asier Galarza (Muxika)

Aitor Bizkarra (Abadino)

Unai Mendiburu (Algorta)

Ander Uzelai (Enkarterri)

Koldo Gezuraga (Gernika-Lumo)

Eneko Aldana (Foru)